XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Saiburu (III)Gaur Saiburu`k aoz-ao kantatutako bertsoekin osatu nai genduke gure lantxoa.Etzan, zenbait bezela beti zirikatzen ari bear zuan oietakoa, baiña norbaitek tentatzean edo beartzean, bazekian erantzuten.
Broma bear zanean naiz arrazoi zorrotzak ematerakoan, uneari zegokion moduan mintzatzeko etzuan iñoren bearrik.
Garai artan bai omen zan
Sestogintzan aritzen zan nonbait, eta bear zuan materiala Saiburu`ren basotik eramaten.
Jai-illunabar batean, Zamalbide`ko tabernan sartzea bururatu gure sestero bakartiari.
Eta ala bearrez, Saiburu bertsolaria ere an egokitu, lagun artean bere arrantxoa egiten ari zala.
Ikusi bezin azkar onoko bertso au bota omen zion Saiburu`k: sagatsak eta urritzak,
eskatu eta emateko`re
ik nai
arrapatuta preso sartzeko
Ezagutzen zutenek, ura, alako bertsorik botatzeko etzala gauza esaten bai zuten.
Bear ba`da bere alde zegoan beste bertsolariren batena izango da: nik ez det ederki jaso,
enuan asko pentsatzen baiña
sartutzen ba`nazu preso,
ai, Juan Joxe, gauza ederra
Beste batean, Oiartzun`en, Zurko baserriko Kazkazuri, Prantsez Txikia Pedro izenez, Txirrita eta Saiburu alkartu omen ziran.
Saiburu ezik, beste irurak mutilzarrak.
Bertsotan ari zirala, alako batean, onoko-au kantatu zien Saiburu`k ururei: Pedro ta Txirrita zarra,
beti juzkatu izandu danez
itxusiya ta baldarra,
ontaz aurrera irurentzako
Zer erantzun zioten ez dakigu, baiña alako irukotea zala kontuan arturik, ixilik etzirala geldituko ziurtzat jo genezake.
Baiña, bein eta berriz auxe esan bear: amaika bertso bikain izango dala aizeak eramana.
Bakar auek etxeko edo semeengandik jasoak bait dira.
1931`na urte beltza izan zan bertsolari familiarentzat.
Iru bertsolari ziran urte artan, eta irurak Saiburu`ren adiskide miñak Prantsez-Txikia, Asteasu`ko Aranburu-Berri eta Kazkazuri.
Bere naigabea azalduz bertsoak jarri zituan Saiburu`k.
Geiagorentzat ez dugu lekurik eta orra bat bederen: Gau
/ baldin ba`dauka buruan,
gizonak ez du lasaitasunik
beñere izaten orduan,
Iru kantore galdu zaizkigu
urte bateren barruan,
eta gu ere laister gerade
aien oraingo moduan,
erregutzen det aien animak